Azken posta

Lauhileko honetan aniztasuna izan da gai orokorra, aniztasuna eskolan zehazki. Hori dela eta, hitzaldi eta jardunaldi asko izan ditugu, aniztasunaren inguruan genuen pentsamendua aberasteko eta gure ikuspuntu propioa sortzeko.

Hasieran aniztasunari buruzko definizio bat eskatu ziguten gelan eta ia guztiok definizio hori emateko zailtasunak izan genituen nahiz eta ongi jakin zer den. Zailtasuna, gehienbat orokortasunetik ez urruntzean zegoen, gai asko hartzen baititu bere baitan aniztasunak.

Gaur egun mundu zeharo anitzean bizi garela argi dugu eta gure gizarteko errealitate dela aniztasuna. Aniztasuna kulturan, erlijioan, arrazan, ohituretan... islatzen da. Pertsona bakoitza bakarra denez, bakoitzak bere beharrak ditu. Horregatik, gaur egungo eskolak, haurrak bizitzarako prestatzeko helburua duelarik, guztiak onartzen eta errespetatzen erakutsi behar du. Hau aurrera eramateko, irakasleek aurreiritzi eta estereotipoak alde batera utzi beharko dituzte.

Hori dela eta, aniztasuna gelan lantzeko aukera asko erakutsi dizkigute:

Didaktikako klaseetan adibidez ipuinak baliagarriak direla ikusi genuen, egoera ezberdinak erakusten baitituzte, enpatia eta elkarren arteko errespetua bezalako baloreak landuz. Gainera, ipuinak inposatutako estereotipoak puskatzeko bikainak dira, lehen aipatu bezala, egoera ezberdinak baitituzte. Hala ere, zenbait ipuinetan aldaketak egin beharra dago, ez baitaude gaur egungo aniztasunera egokiturik, adibidez familia eredu anitzetara. Irtenbideetako bat, irakurri bitartean irakasleak egokitzapenak egitea izan daitekeela ikusi dugu.

Tabakalerara joan ginenean ere, artea aniztasuna lantzeko erabilgarria dela ikusi genuen. Sentimendu eta emozioak erakusteko aukera paregabea da. Marrazkien bitartez adibidez, haurrak nolakoak diren eta beraientzat garrantzitsuak diren gauzak jakin genitzazke, ondoren haurren beharrak asetzeko eta erantzun egokiak emateko.

Gainera, aniztasunari erantzuteko behar diren baliabideen falta ikusi dugu zenbait eskoletan. Haur asko hezkuntza duina izateko eskubide gabe gelditzen direla ere ikasi dugu. Honi amaiera emateko, komunitatearen parte hartzea eta inplikazioa, irakasleen prestakuntza eta etengabeko formakuntza eta baliabide materialak funtsezkoak dira.

Konklusio bezala eskola inklusiboak sortzea ezinbestekoa dela ikasi dugu gaur egungo aniztasunari erantzuteko. Eskola inklusiboan, segregaziotik inklusiorako bidea ikusi dugu, nola segregaziotik integraziora pasa zen eskola eta amaitzeko, integraziotik inklusiora. Integrazioak haur guztiak gelan egotea ahalbidetzen du, baina honek ez duela aniztasuna bermatzen ikusi da. Inklusioak aldiz, pertsona guztion arteko elkarbizitza lantzea du helburu.

Amaitzeko, aniztasuna bermatzea etorkizuneko irakasleen esku dagoela hausnartu dut. Gaur egungo irakasleek inposaturiko estereotipo eta aurreiritziak oso barneratuak baitituzte. Akats berdina izan ez dezagun, aniztasuna aberasgarria dela kontuan izan behar dugu eta berdintasuna helburutzat. Horretarako, etengabeko formazioa funtsezkoa da, gizartea etengabe aldatzen baitoa, behar berriak sortuz. Inklusioa bermatu beharko da eta horretarako hezkuntza eraldatu beharko da, gauzak etengabe eraiki eta deseraikiz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Berritzegune

4.Artículo: ¿Es posible la clase inversa en educación infantil?

5.Artículo: ¿Cuándo y cómo empieza la alfabetización mediática en la Tribu 2.0?