Aniztasunaren aurreiritziak


ZER DA ANIZTASUNA?


Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, aniztasunari buruz hitz egin dugu. Lan modularreko taldetan jarri gara eta gure ustez, aniztasuna zer 3 hitzekin defini daitekeen hausnartu dugu.

Denbora luze batez pentsatzen egon eta gero, gure taldearentzat egokienak diren hitzak honako hauek izan dira:
- Onarpena.
- Tolerantzia.
- Errespetua.

Gero, talde handian komentatu eta besteen hitzak entzun ditugu. Orokorrean antzekoak izan dira eta adostasun batera iritsi garela konturatu gara. Ondorengo hauek izan dira beste taldeek aipatutako kontzeptuak:

-Aberastasuna
-Desberdintasuna
-Berdintasuna
-Kulturartekotasuna
-Askatasuna
-Balioak
-Inklusioa
-Enpatia
-Bullying

Lan modularrari hasiera emateko ariketa honen helburua interesgarria iruditu zaigu, aniztasunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak barneratzen hasi garelako. Beste taldekideen iritziak entzun ditugu eta hauengandik asko ikasi dugu. Hala ere, ariketa hau luzeegia izan dela iruditu zaigu, hasiera batetik denok aniztasunaren nondik norakoak bagenizkiguelako, baina esan bezala, esanguratsua eta baliagarria izan da

Comentarios

Entradas populares de este blog

Berritzegune

4.Artículo: ¿Es posible la clase inversa en educación infantil?

5.Artículo: ¿Cuándo y cómo empieza la alfabetización mediática en la Tribu 2.0?