Calcuta ondoan

Azken aste hauetan aniztasunaren inguruan hitz egiten aritu gara. Honen harira, Calcuta Ondoan erakundekoak etorri zaizkigu hitzaldi bat ematera eta aniztasunaren inguruan sakonago hausnartzeko aukera eman digute. Dakigunez, mundu anitz batean bizi gara eta, horrela, gaur egungo errealitate bat da. Azken finean, aniztasunak dena zeharkatzen du eta, beraz, eremu guztietan antzeman daiteke; hala nola, kulturan, arrazan, erlijioan, sexuan, gorputzetan, azalean, hizkuntzan, talde identitatean, ohituretan, etab. Horregatik, ezinbestekoa izango dugu elkarrekin hazten eta hezten ikastea, elkarbizitzan.

Honekin batera, jakina da aniztasuna eraldatzen doala uneoro, hau da, testuinguru eta garai ezberdinetara moldatzen doala. Modu honetan, eraikitzen doan bezalaxe, deseraiki ere egin daiteke. Beraz, hori izango da gure erronka, hau da, gaur egun gizarteak aniztasuna ikusteko eraikita dituen ikuspegiekin apurtzea.

Jakina denez, pertsona askok desberdintasuna zerbait negatibo bezala ikusten dute. Horregatik, “desberdinak” diren pertsona horiek desberdintasunak ezkutatzeko joera dute, gainerakoek ez baztertzeko eta gizartean integratuta eta onartuak sentitzeko. Bistan da homogeneotasunari ematen diogula garrantzia, singulartasuna alde batera utziz eta, honela, gizarteak denak berdinak izateko hazten gaitu eta horrek gizarte estrukturaren kontrola eragiten du. Gainera, homogeneotasunak aniztasuna zapaltzearekin batera, bestearekiko aurreiritzi eta estereotipoak sortzen ditu. Gainera, guzti honen atzean interes hegemonikoak daude; azken finean, ezberdintasunak segurtasun eza ekartzen baitu.

Bestalde, jardunaldian zehar talde txikietan banatu gara eta gure kasuan, iragarkien inguruan hausnartzeko tartea izan dugu. Bertan, maskulinitate hegemonikoaren irudia ikusi dugu. Azken finean, publizitateak gizonezkoek beraien bizitzako esparru guztietan nolakoak izan behar duten esaten dute. Modu honetan, irudietan agertzen ziren pertsonak oso estereotipatuak zeuden. Adibidez, gizonezkoak modu honetakoak agertu dira: enpresarioak, gogorrak, haurrekin taktu gutxi dutenak, sexualitatean astakiloak, bikote harremanetan boterea dutenak, etab. Emakumeak, ordea, sexualizatuak, ahulak eta gizonezkoen menpekoak ikusi ditugu. Gainera, esan beharra dugu gizonezko izate hutsarekin soilik pribilegio batzuk izaten dituztela. Era berean, emakume izatearekin bakarrik zapalkuntzak jasotzen ditugu.

Honez gain, integrazioa eta inklusioaren inguruan hausnartzen aritu gara. Honela, integrazioa nahikoa ez dela ikusi dugu eta inklusioa martxan jartzea ezinbestekoa delaz ohartu gara. Azken finean, inklusioak integrazioa gainditzen du. Azken finean, integrazioak haur guztiak gela berdinean egotea ahalbidetzen du, baina hori ez da nahikoa aniztasunari aurre egiteko. Inklusioak, ordea, kultura ezberdinen arteko elkarbizitza lantzea sustatzen du.

Bukatzeko, ondorioztatu dugu aniztasuna elementu positibo, on, beharrezko eta aberasgarri gisa ikusteko kontzeptu bat dela. Gaur egun eta irakasle izango garen heinean, dugun erronka handienetakoa gizarteak inposatutako estereotipoekin apurtzea da, eta esan beharra dugu hori lortzeko gogor borrokatu behar dugula eta halaxe egingo dugula. Horretarako, ezinbestekoa da hezkuntzan inklusioa sustatzea, denontzako eskola bat sortuz eta haur guztiak kontuan hartu eta gizarteko kide bihurtuz. Horrela, modu inklusiboan jokatzeko etengabe eraldatzen, deseraikitzen, moldatzen, birmoldatzen eta eraikitzen joan beharko dugu. Pertsona bakoitza bakarra da eta horregatik, ezinbestekoa da bakoitza den bezalakoa onartzea.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Berritzegune

4.Artículo: ¿Es posible la clase inversa en educación infantil?

5.Artículo: ¿Cuándo y cómo empieza la alfabetización mediática en la Tribu 2.0?