Bideo eta irudien inguruko hausnarketa
0. NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?
Banakako jarduera
Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.
Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?
Ni Bingen naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Batzuetan despistatu xamarra eta lotsatia naiz baina laguntzeko prest nago une oro.
Ni Marina naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: NI entzule bikaina naiz, lotsati eta pixka bat despistatua.
Ni Iratxe naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Laguntzeko prest dagoen pertsona naiz, alaia baina lotsatia
Ni Udane naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Pertsona alaia eta umore handikoa, gainera arduratsua eta lagun ona.
Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.
DESBERDINTSAUNAK:
-Lotsatia (M, I, B)
-Alaia (I, U)
-Baldarra (M, B, U)
-Alferra (U, M, I)
-Umore ona (I, U)
-Txukuna (I, U)
-Desordenatua (B, M)
-Xuhurra (M, U)
-Langilea (U, I)
-Kirolaria (B)
-Despistatua (M, B)
-Pazientzia bai (M, I)
AMANKOMUNAK:
-Laguntzeko prest
-Konfiantza hartzea kostatzen zaigu
-Urduriak gara
1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Gure seme-alabak ez genituzkeen gizarteak inposatutako estereotipoekin bat datozen arropekin jantziko; hau da, ez genituzkeen mutilak urdinez jantziko eta neskak arrosez. Gainera, gaur egun ikusi dugu Zara eta antzeko dendetan genero bakoitzari egokitutako mezuak bidaltzen dituzten jantziak sortu dituztela eta gu zeharo kontran gaude. Adibidez: “Guapa y perfecta, eso dice papá”, “Guay e inteligente: eso dice mamá”. Beraz, ezinbestekoa iruditzen zaigu kolore guztiak guztienak direla ohartzea eta eredu tradizionalekin apurtzea. Guretzat garrantzitsuena haurren gustuak onartu eta jantzi nahi dutena errespetatzea da.
1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Gure ikasgelan nabarmena da gehienak neskak garela eta oso mutil gutxi daudela. Gutxi gora behera, 36 bat neska eta 2 mutil daude ikasgelan.
1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Bai, gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta. Adibidez, erizaintza, magisteritza eta orokorrean zaintzari lotutako graduak neskei zuzenduta egoten dira. Eta alderantziz, mekanika eta orokorrean mugimenduari eta indarrari lotutako graduak mutilei zuzenduta egoten dira.
1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Lan arloan desberdintasun asko daude. Desberdintasun nabarmenena diruaren alderdia da; hau da, lan berdina egiteagatik gizonezkoen soldata emakumezkoena baina askoz ere altuagoa izaten da.
Bestetik, goi-mailako lanpostuetan emakumeek zailtasun handiagoak dituzte haietara iristeko eta beraien presentzia sumatzen da.
1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Anai-arreben artean desberdintasun asko ikusi ditzakegu, gehienbat gurasoek nola tratatzen gaituzten moduan. Adibidez, txiki-txikitatik bidali dizkiguten mezuak oso nabarmenak izan dira. Neskak barbiekin eta panpinekin jolastera bultzatzen dituzten moduan, mutilak kotxeekin jolastera bultzatzen dituzte; edo neskei ahulak direla erakusten diete eta mutilei, ordea, negar ez egiteko esaten diete, hauek ez baitute negar egiten.
1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?
SUPERHOMBRE:
-Forma : Kolore urdina nabarmentzen da.
Artikuluen hitzak letra biziekin
-Edukiak: Aldizkarien izenak esanahi bat du.
Agertzen diren modeloak gizonezko gorputz "perfektuekin" daude.
Mezuak estereotipoekin lotuta: Kirola, osasuna...
GLAMOUR
-Forma: Kolore arrosa nabarmentzen da
Erabilitako letrak xamurrak eta politak
-Edukiak : Aldizkariaren izenak esanahi bat du.
Agertzen diren modeloak emakumezko gorputz “perfektuekin” daude.
Mezuak estereotipoekin lotuta: glamour, maitasuna, edertasuna…
1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando:
Emakume estereotipatuak agertzen dira, fisikoari ematen diote garrantzia asko, eramaten duten janzkerari, ilea ondo eramateari… Gizonak aldiz ez dira fisikoki estereotipatuak.
Urte zahar gaua :
Emakumeen gorputza erabiltzen dute audientzia gehiago lortzeko. Normalean soinekoekin janzten dira.
1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Estetikaren aldetik estereotipoak existitzen dira. Gehienbat iragarkietatik, telebistatik eta pelikuletatik jasotzen ditugu hauek. Emakumeek izan behar duten ereduari dagokionez, emakume ederrak, gorputz politekoak, azal lirainekoak eta abar izan behar dutelako mezuak bidaltzen dituzte. Bestetik, gizonezkoek izan behar duten eredua, ordea, mutil muskuluduna, ilea beti ongi orraztuta, tatuajeren bat, prakak erdi jauzita eta abar izan behar dutelaren mezuak bidaltzen dituzte. Beraz, esan dezakegu gure gorputzak beraientzat negozio bat direla, momentu oro gure gorputza aldatzera eta hobetzera bultzatzen gaituztelako.
Honekin batera, eredu hauei aurre egiteko eta gizarteak inposatutako estereotipoekin hausteko, gizarteko eredutik ateratzen diren gorputzak erakusten hasi dira, era guztietako gorputzak jarriz.
1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Gehienetan bai. Gaur egun beste kulturetan ere estereotipoak markatuta daude estetikari dagokionez. Hala ere kultura askotan antzeko estereotipoak ditugu, azal lisoa, gorputz osasuntsua…
Duela urte asko, emakume lodi edo desberdinen figura zen perfektua, baina gizarteak edukitako aldaketen ondorioz, geroz eta estereotipo markatuagoak agertu dira. Afrika aldean adibidez, pertsona lodiak zirenak ondo ikusita zeuden, aberatsak eta arrakastatsuak zirela adierazten zutelako. Gaur egun globalizazioaren ondorioz estereotipoak beste kulturen antzera orokortu eta haietara moldatu egin dira.
1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Mikromatxismoa oso zabalduta dago gure gizartean eta egunero entzuten ditugu horrelako mezuak. Mezu hauek entzutean inpotentzia handia sentitzen dugu, gaur egun oraindik ere nolako pentsamendua nabarmentzen den konturatzen garelako eta oraindik gauza asko falta zaizkigulako aldatzeko. Modu honetan, gure egitekoa horrelako egoeren aurrean aurkitzen garenean egoera salatzea izango da, komentarioa egin duen pertsona horri atentzioa deituz eta kontzientziatzen saiatuz.
Esan beharra dago pertsona askok garrantzia kentzen diela mezu hauei pertsona batek txantxetan esan duela pentsatzen dutelako, baina gure ustez, gauza horiek ezin dira txantxetan ere esan eta neurtu egin behar ditugu pertsona bakoitzak dioten hitzak.
2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
Aniztasunari dagokionez hainbat bideo ikusi ditugu. Bideo hauetan akondroplasia duen emakume baten eta gainerakoak baina handiagoa den gizon baten istorioak entzuteko aukera izan dugu. Nolako haurtzaroa bizi izan duten kontatu dute, eta Lararen kasuan haurtzaro ona igaro duela esan du baina gizonezkoaren kasuan oso gaizki pasa duela kontatu du. Azken finean, gure gizartean aniztasuna nola ikusita dagoen adierazi nahi izan du, bera ez zen onartua izan bere eskolan eta inork ez zuela ezer egin erakutsi digu. Hala ere, gaur egun aldaketak ari dira ematen pixkanaka-pixkanaka eta aniztasuna modu aberasgarri batean ikusten hasi gara. Pertsona guztiak gara ezberdinak eta bakoitza den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, irakasle izango garen heinean, ezinbestekoa izango da ezberdintasun hauek onartu, errespetatu eta haurrak ezberdintasunean heztea, betiere batak bestearengandik ikasiz.
2.2. FRIENDS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1 : Ahots batek eduki dezakeen indarra.
2 : Hitzek eragindako intimidazio eta beldurra.
3 : Bullyinga jasaten duten pertsona “ikusezinak” kontuan hartzearen garrantzia.
4 : Egunero eta momentu guztian bizi den intimidazioa.
5 : Biktimaren ahotsa.
6 : Eskolan eta lanean gertatzen diren jazarpenak.
2.4. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
Ikusi ditugun bideoetan mota askotako jazarpen eta diskriminazioak ikusi ditugu, eta ez fisikoak bakarrik, baita ahozkoak ere. Gainera, jazarpen hauek zuzenka eta zeharka eman dituzte. Batetik, pertsonei zuzenean diskriminatu eta erasotzen; eta bestetik, pertsonak zeharka diskriminatuz, hau da, ezertarako kontuan ez hartuz eta alde batera utziz. Jazarpen hauek, arrazoi ezberdinengatik izan dira, hala nola, janzkera edo izaerarengatik, arrazarengatik, “ezberdinak” izateagatik, etab.
b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoen protagonistak oso gaizki eta bakarrik sentitu dira, askotan inork ez dielako laguntzen eta inork ez dituelako kontuan hartzen. Beraz, ez dute inongo sostengurik sentitzen. Guk, pertsonalki, horrelako hainbat kasu ikusi ahal izan ditugu inguruko eskoletan. Ikusi ditugun jazarpenak ez dira fisikoak izan, baina bai ahozkoak; eta gehienetan besteak ez bezalakoa izateagatik gertatzen zen. Jazarpenak jasan dituzten pertsona gehienek eskolaz aldatu behar izan ziren. Horrelako kasuak ikustean, irakasleak hauen berri zuten baina esan beharra dugu askotan ez zutela ezer egiten eta ezikusiarenak egiten zutela. Beraz, gu irakasle izango garen heinean, ezinbestekoa iruditzen zaigu horrelako kasuak lehenbailehen ikustea, salatzea eta irtenbideak bilatzea.
d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
Jazarpen eta diskriminazioak egiten dituztenak askotan eskoletako “ezagunenak” edo “popularrenak” izan ohi dira, eta norbait beraiek bezalakoa ez denean pertsona hauek diskriminatzen dituzte. Diskriminatzen duten hauek indartsuak sentitzen dira, beraien lagunek barre egiten baitute besteak gaizki sentiarazten dituztenean eta, beraz, horregatik jokatzen dute horrela.
e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Ikusle edo lekuko gehienek ezikusiarena egiten dute eta, beraz, ez dute ezer egiten. Gehienetan isilik geratzen dira eta beste alde batera begiratzen dute, edo diskriminazioak egiten dituztenen lagunak badira, askotan barre soilik egiten dute, eta haien parte bihurtzen dira horrela.

Comentarios
Publicar un comentario