Gogora, Memoria plaza
- Gaia ezaguna egin zaizue? Bai, gaia ezagutzen genuen. Euskal Herrian ezaguna den gaia dela iruditzen zaigu, nahiz eta informazio asko ez izan jendeak gaiari buruz.
- Zer ezagupen zenituzten testigantza edo garai horiei buruz? Egia esan, E.T.A.-ko biktimen testigantza asko ezagutzen edo behintzat entzunda genituen, bestalde Lasa eta Zabalaren kasua dugula ezagunen esango genuke, kasuari buruzko pelikula izugarri famatua egin baita. Garaiari buruz, eskolan ikasitako historia genekien gehienbat eta besteak beste, gure gurasoek, aiton-amonek... kontatutako istorioak.
- Zuen iritziz aniztasunarekin zer ikusirik dauka? Zertan? Aniztasuna pertsona guztiak onartu eta errespetatzea da, beraz halako egoeratan dauden pertsonak errespetatzen eta tratatzen jakin behar dugula uste dugu. Horrez gain, E.T.A.-ko biktimen testigantzek bisibilizazio gehiago izan dutela uste dugu, ez baigenituen GAL, Triple A, Batallón Vasco Español,...-en biktimen testigantza asko ezagutzen, eta hauek ere badirela jakitea aniztasunaren parte dela uste dugu.
- Etxean, familian edo lagunekin hitz egin al duzue inoiz aurreko hamarkadetan euskal gizarteak bizi genuen egoerari buruz? Zergatik ba al dakizue? Familian eta lagunekin noizbait hitz egin izan dugu aurreko hamarkadetan Euskal Herrian bizi zen egoerari buruz, baina oso gutxi, ia inoiz ez. Garai zail ala gogorrez hitz egitea zailagoa dela iruditzen zaigu eta bizi izan ziren gauzengatik Euskal Herrian zegoen egoera halakoxea zela iruditzen zaigu. Hori dela eta gaur egungo gizartean, gai tabu bat bihurtu dela uste dugu.
- Elkarbizitzari begira, testigantzen artean mezu positiboren bat identifikatu duzue? Zeintzuk? Nahiko mezu positibo transmititu dituzte elkarbizitzarako. Adibidez, testigantzak elkarbanatzea berriz halakorik gerta ez dadin, biktima guztien memoriak errespetatzea edo atzera begiratuz aurrera egitea, hau da, egoera errepikatu ez dadin.
- Iruditzen bazaizue isiltasunpean egon dela gai hau, interesgarria iruditzen zaizue sakontzea eta eskolan lantzea? Gaia nahiko tabua izan dela iruditzen zaigu, eta informazio gutxi jaso izan dugula orain arte gaiari buruz. Garrantzitsua iruditzen zaigu gaia eskolan lantzea eta sakontzea, gertatu zenaz ohartarazteko gaztedia eta berriz halakorik ez gertatzeko.
Comentarios
Publicar un comentario