Naizen
Apirilak 12an, ostiralean, fakultateko areto nagusian elkartu ginen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak NAIZEN elkartearen hitzaldia entzuteko. Elkarte hau Adingabe Transexualen Familien Elkartea da eta, bertan, arreta zerbitzua, informazio puntua eta elkargunea, arreta familiatik familiara, aholkularitza sexologikoa, baliabide didaktikoak, familien arteko topaketak, komunikazio birtualeko taldeak, formakuntza, elkar laguntza eta familien sarea eskaintzen dira.
Hitzaldia bi zatitan zegoen banatuta; lehenengo zatian elkartearen parte den emakume transexual baten aitak hainbat kontzeptu azaldu zizkigun eta; ondoren, Luar izeneko mutil transexual batek bere esperientzia kontatu zigun; zeinak gure irakasle baten laguntzaz bere identitatea aurkitu zuen, sexualitateari buruzko formakuntza bat jaso ostean.
Gaur egun Haur Hezkuntzan haurrei sexuari buruz ematen zaien informazioa oso eskasa da. Horrela, txiki-txikitatik erakusten zaie zakila dutenak mutilak direla, eta bulba dutenak, berriz, neskak. Hori dela eta, haurrei sexu-identitatea jaiotzatik zehaztuta datorren ezaugarri bat dela irakasten zaie, nahiz eta gaur egun jakin hori ez dela horrela. Norberak bere identitatea zazpi urterekin finkatzen duela esaten den arren, hitzaldian bi urterekin bere genitalekin bat ez zetorren sexuaren parte zela argi zuen kasu bat ezagutu genuen. Beraz, ikusi dezakegu hau mito hutsa dela.
Horrez gain, sexu-identitatea ez da gustu edo janzkerarekin islatzen den zerbait. Gizartean ez ditugu ikusiko mutil ez transexualak gona edota apaingarriekin; izan ere, gaizki edo arrotz ikusten den zerbait da. Aldiz, adin txikiko ikasgeletan mozorroak daudenean mutilek askotan soineko eta bestelakoak janzten dituzte, baina jokabide horiek gutxitzen joaten dira urteekin, hauek ohikoa ez dela ikusten joaten diren heinean. Hortaz, hezitzaileok argi izan behar dugu beste sexuan egoki ikusita dauden gauzak gustuko izateak ez duela esan nahi haur hori transexuala denik; baizik eta ez dutela gizartean idatzita dauden arauen kontzientziarik, libreak direla eta ez dituztela gustuak sexuaren menpe jartzen esan nahi du.
Gainera, haurtzaroan haurraren identitatea ukatu zaien kasuen suizidio saiakera-tasa %41ekoa da (populazio osoaren %1,6koa izanik). Haien identitatea errespetatzen denean, berriz, haur eta gazte transexualen bizi eta zoriontasun kalitate indizeak, adin bereko populazio ez transexualen antzekoak dira. Hortaz, hau posible egitea gure eskutan dago eta NAIZEN bezalako elkarteak egiten ari diren ekarpenak izugarrizko aurrera pausoa suposatzen dute neska-mutil transexualek bizitza zoriontsu bat izateko.
Informazio guzti hau oso baliagarria egin zaigu eta hezkuntza munduan parte-hartzen duten pertsona guztiek gai honi buruz formakuntza minimo bat izan beharko luketela uste dugu, etorkizunean horrelako kasuekin aurki gaitezkeelako eta kasu hauen aurrean nola jokatu jakin behar dugulako.
Bukatzeko, hitzaldian jarri ziguten bideo hunkigarri bat jartzea gustatuko litzaiguke, egon ez zinenenontzat interesgarria izango zaizuelakoan. https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=kClJv_bL0lc

Comentarios
Publicar un comentario