Pelikula: Buda explotó por vergüenza
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA (2007)
“Buda explotó por verguenza” filma ikusi ostean, haurren eskubideen eta hezkuntzaren inguruan hausnartzeko aukera izan dugu. Horrela, gure ustez ezinbestekoa da irakasle diren eta izango diren guztiek pelikula hau ikustea, hausnarketarako bide ematen baitu eta hezitzaile on batek jorratu beharreko gaiak lantzen baititu.
Filmari dagokionez, Baktayk, pelikulako protagonista den neska gazteak hezkuntza bat jasotzeko eta eskolara joateko egunero borrokatzen duela ikusi dugu. Modu honetan, merkatura joaten da etxean zituen arrautzak saldu eta koaderno eta arkatz bat lortzeko.
Hala ere, arazo handi batek oztopatzen du bera eskolara joatea; emakumea izateak, hain zuzen ere. Gizarte zeharo matxista batean bizi dira eta, beraz, gizonezkoen boterea eta emakumezkoen zapalkuntza nabarmentzen dira filmean. Gizonezkoek eskolara joateko aukera duten moduan, emakumezkoek oztopo handiak dituzte eskolara joateko. Haien ustetan, emakumeek ez baitute eskolara joateko eskubiderik.
UNESCOk (UNESCO, 2000) dioenez, guztiok dugu hezkuntza jasotzeko eskubidea, baina ikusi dezakegu hori ez dela toki guztietan bermatzen. Filmean emakumeei hezkuntzarako eskubidea galarazten zaie, eta gaur egun oraindik ere haur askori hezkuntza bat jasotzeko eskubidea oztopatzen diegula ikusi dezakegu. Beraz, argi dago lege honek dioena teorian oso ongi dagoela, baina praktikan ez bada hori betetzen, ez dugula ezer lortuko. Hortaz, gai honen inguruan hausnarketa bat egitea beharrezkoa dela ohartzea ezinbestekoa da.
Bestetik, filmean ez da gurasoen presentzia handirik sumatzen. Beraz, ondorioztatu dezakegu gurasoek ez dutela haurren hezkuntzan askorik esku-hartzen eta garrantzi handiagoa ematen dietela lanari, familia mantentzeari eta etxeari, ikasteari baino.
Gainera, ikusi dugunez, biolentzia eta gerraz inguratutako toki batean bizi dira; Afganistanen, hain zuzen ere. Modu honetan, txiki-txikitatik jarrera horiek ikasten dituzte haurrek, gurasoen eredua jarraitzen baitute. Horrela, haurren jolas guztiak gerrari lotutakoak dira. Agresibitatez betetako eremu batean bizi dira eta hori haien jarrera eta izateko eran isladatzen dela ikusi daiteke pelikula honetan.
Bukatzeko, azpimarratzea gustatuko litzaigukeen esaldi batekin bukatzen da pelikula: “Muerete, sino no serás libre” Hau da, askatasuna lortzeko hiltzeko eskatzen dio Baktayen bizilagunak hari. Nahiko pelikula gogorra iruditu zaigu, baina benetan gertatzen ari den egoera baten aurrean gaude.
Hau dena ikusi, landu eta barneratu eta gero, arrazoi askorengatik gomendatuko genioke film hau irakasle izan nahi duen edonori; pelikula honetan ikusten baita ikasteko eskubideen aldakuntza herrialde batetik bestera. Aldi berean, neska honek hezkuntza egoki bat lortzeko egiten dituen esfortzuak zein harrigarriak eta miresgarriak diren ikus daiteke, eta gure etorkizuneko lanbidean jarduteko gure helburu eta baloreak zein diren argi eduki behar ditugula adierazi digu pelikula honetako protagonistak.

Comentarios
Publicar un comentario